XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LENENGO ATALA.

Mendiriko kayan, Bizkaiko itxasoan.

LENENGO AGERRALDIA.

(Mendiriko kaya. Izartura ederra. Udaberriko goizaldea. Laurak inguruan. Agertoyala jasoeran, Txili ta lau ugarikadun ozta-ozta ikusiak izango dira agertokian, beren artean Artzabal, argiontzi bana eskuetan dutela. Kai-gaiñean, ikuslampecirc;n aurrez aur, barren-barrenean, arrizko kurutze andi bat agiri da).

ARTZAB, - ¡Eguraldi onen ederra!.

TXILIK, - ¡Hmm! Etzekiat (13, 11 A).

¿Ezaldakutsute (1) argi, odeiertzean, ekaitzaren ernamuiñ beltza? ¿eta zororik nai zendukete gaur itxasora irtetzea?.

ELIAN, - Bai guk, berealaxe.

ARTZAB, - Txoriak (2) galazia bezelaxe, ekaitz-ernamuiñ ori jatera, latsaize atsegiña poparean degula, belak bete-betean goazen kalara.

TXILIK, - Ez gaur (11, A), ez batzar andiari ots eta atabakak itz egin gabe. (Txili kalealdera poliki doa).

ELIAN, - ¿Zertara (2) oa, Txili, buru-gogor ori?.

TXILIK, - Laster jakingo dezute, tximiztok. (Ayenatzen da).

ARTZAB, - Eguzkiaren guar aurrenak zurituko dizkigu ire ernamuiñ beltz ori. (Izarretara begira luzaro).

TXILIK, - (Kale-artean) Simon, ator Talayara.

Antonio Mari, ator Talayara.

Pedro Juan, Anton, Txanbolin, Juan Blas, Berdel: zatozte guztiok Talayara bizkor.

BATEK, - (13) Lepozaletu zaigu Txili.

ARTZAB, - (11, A) ¿Zampacirc;rtzaroan nor eztek lepozale?.

TXILIK, - (Atabaka erakutsiaz) (15) Ona emen, ona emen buruzpidea ezbayetan ematen digun adiskidea, asabengandikako atabaka.

ARTZAB, - (11, B) Izarrak karkar ari dituk atabaka orri begira.

(Arrast bat irazeki beza). Galgot-aize gozoa arrast onen gar ezereztxo au itzalteko indar gabe dator.

Gaurko eguraldi au zart igarteko, ezuen izaki orren bearrik.